
Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitalaren ale berria kalean da jada edo, hobe esan sarean, www.gustav-koadernoak.com helbidean. Honako alea osatzeko garaian, saiakeren egileak jatorri geografiko berbera izatea nahi izan dugu: Nafarroa.
Arragoa, anaia zaharra edota behinolako Reynoa, gure euskal mundutxoaren eguneroko tertulietan eztabaida askoren gai eta eztabaidagune da Nafarroa. Historiatik hasi…
Patxi ZabaletaitxiPatxi Zabaleta
Izena: Patxi Zabaleta Leitza, 1947. Euskal idazle eta politikari nafarra. Abokatua da eta Herri Batasunako parlamentarioa izan da. Egun, Aralar-eko Koordinatzaile Nagusia da. 'Gorka Trintxerpe' ezizenez sinatu zituen lehen obrak: Zorion baten zainak (1972), Ezten gorriak (1975), Euskomunia ala Zoroastroren Artalde! (1977). Ordutik hona, nobelagintza jorratu du bateze ere: Ukoreka (1995), Badena dena da (1996) eta Eneko Aritzaren hilobia (2005), besteak beste. 2009an olerkigintzara itzuli da Pamiela argitaletxearen eskutik, “Bizi!” liburuarekin. 1987tik Euskaltzain osoa da.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Urtarrila, 2010
2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik. Ondoren hogei urte luzeko gerrate ankerra hasi zen eta erresuma puskaturik gelditzeaz gain etorkizunerako bideragarritasun polítiko guztia galdu zuen. Iparraldean (Nafarroa Behera, Zuberoa eta Bearne) oraindik jarraitu zuen beste 86 urte, Frantziarekin koroi beraren pean bat egin arte. Vaskoniako eta Iruñeako erresuma izenarekin sortutako Europako estatua desagertu egin zen, baina aurrekaria hor gelditu zen betiko.
Gertakizun…
Patziku Perurena LoyarteitxiPatziku Perurena Loyarte
Izena: Patziku Perurena Loyarte Goizueta, 1959. Berak aitortzen duenez, Joseba Sarrionandiari eta Eduardo Gil Berari zor die euskal literaturarekiko zaletasuna eta norbere izana eta nortasuna maitatzeko bokazioa. Olerkien bitartez eman zuen bere burua ezagutzera, “Joannes d'Iraolaren poema bilduma” (1985) liburuarekin, eta poesia lantzen jarraitu badu ere, bestelako alorretan ere nabarmendu da: pentsalari eta artikulugile lanetan, besteak beste (“Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak”, “Marasmus femeninus”, “Dakiguna ikasten”…). Ikerketa filologikoa ere landu du “Euskarak sorgindutako numeroak eta Koloreak euskal usarioan” eta baita lan etnografikoa ere “Leitzako errege-erreginak”.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Urtarrila, 2010
AGORROLA > AKORROLA > AKOLA…
GOIZUETAN IZAN LITEKE HOLA.
Mutikotan bromatan bezala hartzen genuen. Goizueta es tan pequeño que no se ve en el mapa… Baina, barren barrendik, bazuen zerbait topiko horrek, min ematen ziguna. Orain, berriz, umetako min gorde hura, irauli eta haunditu balitz bezala da. Sekulan ongi ezagutuko ez dudan unibertso azkenik gabea dela sentitzen baitut Goizueta, nire haurtzaroko eta betirako paradisu infenutua. Hau ere paradoxa da, mundu osoa segapotoan…
Castillo Suárez GarcíaitxiCastillo Suarez
Izena: Castillo Suárez García Altsasu, 1976. Euskal Filologian lizentziatu zen EHUn. Administrazioko langilea da ogibidez; euskara teknikaria da, hain zuzen ere.
Bere literatur lanari etorrita, poesia baizik ez du idatzi orain artean; horretaz gain, edo horren gainetik, hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzailea da. Zenbait poema-sorta saritu eta argitaratu dizkiote Iruñeko Udalak eta Arabako Foru aldundiak: Amodio galduak (1999), Bitaminak (2000), Iragarki merkeak (2000) eta Madarikazioa (2003); horitaz gain, orain arteko bere bildumarik osatuenak Mugarri estaliak (2000), Spam poemak (2004), Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008) izan dira.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Urtarrila, 2010
Nik uste dut harrotasun puntu bat daukagula idazten dugunok.
Behin batean amari esan nion trapezista izan nahi nuela. Eta gure amak harrituta begiratu ninduen, eta zergatia galdetu zidan. Trapezistak dena ikus dezakeelako trapeziotik, esan nion nik, munduko gauzarik inozoena galdetu izan balidate bezala. Baina ez, nik nahi nuena zen jendeak niri begiratzea, nik egiten nuenari -noski, besteek ikusten ez zituzten gauzak ikusteak ere ilusio ikaragarria egiten zidan-.
Nik uste dut harrotasun puntu…
Santiago Leoné PuncelitxiSantiago Leone
Izena: Santiago Leoné Puncel Iruñea, 1972. Historian doktore eta idazlea. Aurrez lan gehiago argitaratuak zituen arren (“Los Fueros de Navarra como lugar del a memoria” 2005) euskaraz plazaratu zuen “Euskal Herri imajinario baten alde” (ELKAR 2008) saiakera labur baina mamitsuak ipini zuen euskal liburugintza guztiaren ahotan, historiaz, historiografiaz eta alde bateko zein besteko tesi politikoez abilki hausnartu eta hausnartu arazten baitzuen bere lanean.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Urtarrila, 2010
Nonbait norbaiti (Carlos Fuentesi, oker ez banago) irakurria diot muga oro orbain dela, lurrean egindako zauriondoko. Nire esperientzian, ordea, kontrakoa da egia (baina esaldi borobilek hori dute txarra, politak izanagatik anitzetan ez direla egunerokoan erabilgarri), orbain bat baita muga nire bizitzan. Orbain bat, hain juxtu ere, gure haurraren sabela mutur batetik bertzera inguratzen duena, urtea bete gabe egin behar izan zioten ebakuntza baten ondoriozko arrastoa. Umea onik atera zen, onik…