J.M. Olaizola - Txiliku -itxiJ.M. Olaizola - Txiliku -
Izena: J.M. Olaizola - Txiliku - Zarautz, 1951. Jesus Mari Olaizola Lazkano da bere grazia, "Txiliku" esaten diotena. Ingeniaritza Tekniko ikasketak egin zituen, inoiz aritu ez bada ere ikasitako langintzan, kimikari gisa, alegia. Irakasle-ikasketak ere egin zituen eta dozena bat urtez irakaskuntzan jardundakoa da. Aspaldi honetan, dena dela, eskolarako liburuak prestatzen ditu, zientziaren arlokoak batez ere. Literaturaren alorrean, haur eta gazteentzat idatzi izan du Txilikuk, batik bat, (“Katixa
eta Kroko", "Kikik koko nahi du”, “Axa, mixa, zillarra”…) baina baita helduentzako ere (“101 gau”, “Bizitza eredugarriak”). 2004. urtean Haur eta gazte literatura sailean Euskadi saria irabazi zuen Osaba Bin Floren liburuarekin.Idatzitako Artikulu Guztiak (2) | Maiatza, 2008
Tanzaniako iparraldean bada Sadiman izeneko sumendi bat Laetoliko eskualdean. Duela 3.700.000 bat urte erupzioa izan zuen sumendi horrek, eta erupzioaren ondoren, sumenditik 20 kilometrora (Laetoliko eskualdean, beti ere) lurraren gainean 15 cm-ko errauts geruza zuri eta laua geratu zen. Gero, eskualde hartako euri leun eta goxoak lokazti bihurtu zituen errauts haiek, eta, Laetoliko animaliek…
Felix Zubia OlaskoagaitxiFelix Zubia
Izena: Felix Zubia Olaskoaga 1974an Zarautzen jaio eta bertan bizi dena. Salbatore Mitxelena Ikastetxean egin zituen bere lehen ikasketak, Lizardi Institutuan jarraitzeko. Medikuntzan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Medikuntza Intentsiboan espezialista da. Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean egiten du lan. Bere zaletasunen artean bertsolaritza eta literatura daude. Hainbat komunikabidetako laguntzailea da, Euskadi Irratia esaterako.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Maiatza, 2008
Bakterioak naturan dauden izakirik sinpleenetakoak dira. Zelulabakarrak dira egituraz eta prokariotoak, hau da, mintz nuklearrik gabeak, bere material genetikoa zitoplasman igerian dabilelarik. Bere espezie ezberdinak milioika zenbatu ditzakegu, eta naturan toki guztietan aurki daitezke.
Gizakiarekin daukaten harremana historia bezain zaharra da. Bakterio hauetako asko sinbiosian bizi dira gure barnean, eta bizitzarako derrigorrezkoak dira, bitaminak xurgatzen laguntzen
Joandako otsailaren 12ko goizaldera izandako denborale latzak, txikizio ugari eragiteaz gain, urte askoan hondarpean egondako Gustav itsasontzi zaharraren saihetsak agerian utzi ditu, gure historia luzearen atal hau ahantz ez dezagun edo. 1874ko azaroren 12an ekaitz gogorrak astindurik eta beste erremediorik ezean, Karlisten gudarosteak setiatua zuen Getariako kaira zuzendu zen Gustav bergantina babes bila. Itsasoaren haserreak eragindako
Xabier EgañaitxiXabier Egana
Izena: Xabier Egaña Areetan jaio nintzen, Bizkaian, 1943ko uztailaren 22an. Goseak eta gerra galdu
izanaren bizikizunak guztia betetzen zuten urteetan. 17 urterekin frantziskotarra
egin nintzen hemen, Zarautzen, eta bertan ezagutu nuen Alvarez de Eulate. Hark
animatu ninduen arte munduan sartzera, geroztik sendaezina gertatu zaidan pozoia
irentsiz. 1968an Oteizarekin lanean hasi nintzen eta bi urtez bere etxean bizi
izan nintzen. Geroztik lan dezente egin ditut, Arantzazun, Zarautzen, Puerto Ricon
eta Alemanian besteak beste. 1987an erlijioso bizitza utzi eta ezkondu egin nintzen.
Alaba bat dut. Zeregin artistikoak eta artearen irakaskuntza uztartuz jarraitu
dut orduz geroztik. Une hauetan, Alemaniako Vechta hirian bi erakusketa prestatzen
ari naiz eta baita nire lan orokorraren katalogo bat.Idatzitako Artikulu Guztiak (3) | Maiatza, 2008
Hablemos de la Belleza. Sandro Botticelli comentaba:
Me agrada pintar cosas bellas, pero más me gustaría saber por qué y para qué pinto
Me atrevería a responder de su parte diciendo que necesitaba pintar porque la realidad que percibía, tanto dentro de sí, como desde los estímulos externos, la realidad que le rodeaba, era un motor imparable
Martin Etxeberria ZuloagaitxiMartin Etxeberria
Izena: Martin Etxeberria Zuloaga Donostian 1945ean jaioa. Parisen (Paris X-Nanterre) Filosofian Lizentzia eta Maîtrisea egina. Zarautza ezkondua. Hiru seme-alaben aita (Aitziber, Martin eta Xabier). Irakaskuntzan, herrigintzan, euskalgintzan eta ikerkuntzan jarduna. Salbatore Mitxelena Ikastolako, Lizardi Institutuko eta HABEko zuzendari ohia. Filosofian Katedradun Zarauzko Lizardi Institutuan.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Maiatza, 2008
Eskailera, ezkilara, escalera, escalier, échelle, eskala, scala, zurubia.
Honela mugatzen digu hitz honen esanahia Elhuyar-en Hiztegi Entziklopedikoa-k: Eskailera: Eraikin bateko edo lurzoruko bi maila edo bi planta desberdinen arteko komunikazioa egin ahal izateko jartzen den maila-sail kateatua, zurubia. Eta Zurubi: Eskailera arina, zurruna zein tolesgarria.
Eguneroko bizitzan maiz