Aitziber Etxeberria GarroitxiAitziber Etxeberria
Izena: Aitziber Etxeberria Garro Zarautz, 1973. Farmazian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatetik, beste hainbatek bezala, letrak eta zientziak elkarrekin uztartu ezinezko bi mundu ez direla frogatzen du bere ibilbideak, baizik eta elkarren beharra duten bi giza-eremu. Botikaria lanbidez eta idazlea bizibidez, Erein argitaletxeak eta Donostiako Udalak antolatutako "Donostia-Opera Prima" saria birritan irabazia du oraingoz argitaratu dituen bere bi eleberriekin: "Tango urdina" (2004) eta "31 Baioneta" (2007). Urola-kostako HITZAren ohiko kolaboratzaile ere bada.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Abendua, 2008
Zientzia eta zientzialariak. Hona hemen historian zehar hainbeste eztabaida, beldur nahiz mirespen sortu duen gaia. Zientzia, ongizatea, mundu eta unibertsoaren ulermen grina, mendeetan zehar gizakiaren oinarrizko zutabe izan dira. Gizaldiz gizaldi, giza ezagutzari ezkutuan gorde ohi zaion jakintza zoragarri horren atzetik ibili izan da hainbat gizon eta emakume. Saiakera honen helburua ez da, ordea, historian zehar izan diren hainbat ikerkuntza eta ikertzaileen aipamen zehatza egitea, garai, gizon, Elkarte eta pentsamendu…
Xabier Mendiguren ElizegiitxiXabier Mendiguren Elizegi
Izena: Xabier Mendiguren Elizegi Donostia, 1964.
Beasainen bizi izan da txiki-txikitatik. Euskal Filologian (EHU) lizentziatu zen Gasteizen eta Filologia Hispanikoan (UNED) ere lizentziatua da.
Editorea da lanbidez, 80. hamarkadaren amaiera Elkar argitaletxean lanean hasi zenetik: gazte nahiz helduentzako literatur arduradun lanetan dihardu.
Literatur generoei dagokienez, denetatik landu du: haur nahiz gazteentzako ipuingintza, helduentzako ipuinak, nobelagintza edo antzerkia. 90. hamarkadatik hona ez du antzerkigintza jorratu.
Literatur sari ugari jaso izan ditu bere sorkuntza ibilbidean: II. Telesforo Monzon saria Kanpotarrak maisu antzerki lanarekin; honez gainera, Lizardi , Toribio Altzaga, Bizenta Mogel, Tene Mugika, Donostia Hiria edo Pedro Inazio Barrutia sariak eskuratu ditu.
Bekatuaren itzala argitaratu zuen lehen eleberria izan zen. Lan honetan, apaiz batek idatzitako gutunek bi emakumerekin zituen hartu-eman mingarriak islatzen zituzten. Jon Kortazar kritikariaren iritzian, (Euskal Literatura XX. Mendean) Mendigurenen idazkeran elkarrizketen bizitasuna nabarmentzen da, antzerkigintzaren ohiartzun.
Arbelaren gainean bere azken nobelari buruzko iruzkinean, Javier Rojok Mendigurenen azken lanetan oroitzapenek duten indarra azpimarratzen du. Eleberrigintza autobiografikoaren bidea ireki zuen 1998. urtean Gure barrioa 1975 eleberriarekin.Eleberrigintzaz gainera, haur eta gazte literatura ere jorratu izan du oparo: Tangoak ez du amaierarik, Harrika edota Eztitxuk pirata izan nahi du dira, besteak beste, literatur mota honen ereduak. Zenbait liburu argitaratu ditu Joxeme pertsonaia protagonista nagusia dela (ikus. bibliografia atalean). Xabier Etxaniz idazlearen esanetan, "fantasia eta ironia erabiltzen ditu era atseginean giza arazoei aurre hartzeko".Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Abendua, 2008
Duela zenbait aste, konpainia onean, euskaldunik baizen ez zen afarian nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ea gaur egungo emaztekiek, hanketako eta besapeetako biloak oro moztu eta erauztearekin batean, sabelpeko ileak ere arras kentzen dituztenetz, nola ikusten baita aldizkari eta filmetan, ala beren naturaltasunean hazten uzten ote dituzten, nola izan baita betidanik naturaren legea eta oraintsu arte gure gizarteko usadioa.
Fisioterapeuta bati egina zegoen galdera, zeinak arestian kontatua baitzuen nola…
Xabier EgañaitxiXabier Egana
Izena: Xabier Egaña Areetan jaio nintzen, Bizkaian, 1943ko uztailaren 22an. Goseak eta gerra galdu
izanaren bizikizunak guztia betetzen zuten urteetan. 17 urterekin frantziskotarra
egin nintzen hemen, Zarautzen, eta bertan ezagutu nuen Alvarez de Eulate. Hark
animatu ninduen arte munduan sartzera, geroztik sendaezina gertatu zaidan pozoia
irentsiz. 1968an Oteizarekin lanean hasi nintzen eta bi urtez bere etxean bizi
izan nintzen. Geroztik lan dezente egin ditut, Arantzazun, Zarautzen, Puerto Ricon
eta Alemanian besteak beste. 1987an erlijioso bizitza utzi eta ezkondu egin nintzen.
Alaba bat dut. Zeregin artistikoak eta artearen irakaskuntza uztartuz jarraitu
dut orduz geroztik. Une hauetan, Alemaniako Vechta hirian bi erakusketa prestatzen
ari naiz eta baita nire lan orokorraren katalogo bat.Idatzitako Artikulu Guztiak (4) | Abendua, 2008
El día pasado el Dr. Iñaki Bidegain, neurólogo y antiguo amigo, nos presentaba su último librito. Para mí toda una sorpresa de concepción. Era sobre una final de pelota entre Julián Retegui y Gladis Galarza. Julián tenía 36 años y en dos finales anteriores, contra el mismo Galarza, más joven que aquel. Para este nuevo reto (y de esto es de lo que trata el librito) Julián organizó su estrategia…
Aizpea ZubiaitxiAizpea Zubia
Izena: Aizpea Zubia Zarautz, 1976. Kimikan lizentziatua UPV/EHU-ko unibertsitatean. Unibertsitate honetan Ohiz Kanpoko Saria jaso zuen Kimika Organikoko Doktoratuan. Gainera, Toribio Echeverría Saria jaso zuen 2006an, ideia enpresarial eta sari teknologiko onenari. Bere gaur egungo lan taldearekin ideia enpresarial onenari eskainita dagoen Manuel Laborde Werlinden lehen Saria irabazi du, IkerChem proiektuarekin, gaur egun, bere enpresa delarik.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Abendua, 2008
Bazen behin molekula oso pertxenta bat, limoi usainekoa. Perfume berriak sortzeko prozesuetan, oinarrizko usainen artean askotan aukeratzen zuten, eta oso harro zegoen horregatik. Orduak ematen zituen ispiluaren aurrean: “ispilutxo, ispilutxo, zein da munduko molekularik zoragarriena?”. Eguna joan eta eguna etorri galdera bera egiten zuen ispiluari begira, eta bere islada aspertzen hasia zegoen gure molekula pertxentaren harrokeriaz. Eskarmentu on bat merezi…
Carlos Rilova JericóitxiCarlos Rilova
Izena: Carlos Rilova Jericó Donostia, 1967. Historia Moderno eta Garaikidean Lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 1992an; doktore egin zen Historia Garaikidean (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2007) Fermín Lasala y Collado, Mandas-eko dukeari buruzko tesi batekin. Ikerketa lanak 1995ean hasi zituen, eta batik bat XVI. mendetik XX.era bitarteko Espainiako eta Euskal Herriko Historia politiko, sozial eta kulturala aztertu ditu. Hainbat publikazio idatzi ditu gai horien inguruan.Idatzitako Artikulu Guztiak (7) | Abendua, 2008
El origen de este nuevo artículo que “Cuadernos del Gustav” me hace el honor de publicar en sus páginas data de entre julio y agosto del año 2008, de una frase rotunda e implacable, digna de servir de comienzo a una novela negra -”tienes que leerlo”-, que dos personas que trabajan en el mundo de la cultura en San Sebastián coincidieron en decirme, aunque por separado, en esas fechas.
Y ahora…