1638ko Hondarribiko Setio Handiari eskainitako monografikoaren sarrera
2008. urtean Hondarribiko Setio Handiaren 375. urteurrena bete zen. Liburu askotan aipatutako gertakaria izan arren, setioaren nondik norakoak eta eragin zituen ondorio historiko funtsezkoak ez ditu ez historiografia espainiarrak ezta frantziarrak ere aintzat hartzen. Gauzak horrela, Hondarribiko Udalak Setio Handiaren nondik norakoak ezagutzera emateko ikerketa eta gizarteratze programa bat antolatzea eskatu zion Zehazten Zerbitzu Kulturalak erakundeari. Burututako ekintzetako bat setioari buruzko hitzaldi zikloa da, Gustav-eko Koadernoak aldizkariko ale honetan monografiko moduan argitara eman duguna, hitzaldien ekarpenak benetan aipagarriak direla iruditzen zaigulako. Guztira bost adituren lanak biltzen ditugu hemen, gure historiako gertakari honi buruzko berrikuspen orokor bat ematen dutenak:
Alvaro Aragón Ruano: “Vervins-etik Pirinioetako Bakea arte: balidoen aroa Espainian eta Frantzian“.
César Fernández Antuña: “Las fortificaciones de Hondarribia ante el sitio de 1638“.
Juan Ramón Guevara: “Hondarribia 1638: el bloqueo naval“.
Carlos Rilova Jericó: “Un día en la vida cotidiana del siglo XVII“.
Iñaki Garrido Yerobi: “El Asedio, datos de un relato periodístico del hecho“.
Carlos Rilova Jericó: “El Gran Asedio. Unas consecuencias de larga duración“.




