Gustav-eko Koadernoak
RSS sindikazioa
Gustav-eko Koadernoak

Zarauzko Udala
Elkarte Honek Zarauzko Udalaren Laguntza Jasotzen du

Gipuzkoako Foru Aldundia

NAFARRAK GUREAN

Gustav Gustav | Urtarrila, 2010 | Inprimatu Inprimatu

Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitalaren ale berria kalean da jada edo, hobe esan sarean, www.gustav-koadernoak.com helbidean. Honako alea osatzeko garaian, saiakeren egileak jatorri geografiko berbera izatea nahi izan dugu: Nafarroa.

Arragoa, anaia zaharra edota behinolako Reynoa, gure euskal mundutxoaren eguneroko tertulietan eztabaida askoren gai eta eztabaidagune da Nafarroa. Historiatik hasi, euskara eta euskal kultur adierazpenekin segi eta, erremediorik gabe, politikagintzaren demalekuan bukatu arte, sarritan izaten dugu Nafarroa ahotan.

Honako ale honetan, Nafarroa ahotan izatetik, ahotsa ematera pasa nahi izan dugu. Horretarako, arlo eta molde ezberdineko lau egile nafarren  lanak bildu ditugu hemen, bakoitzak bere esparrutik, Nafarroa den abesbatza anitz horren ahots berezi bat ematen dutenak:

Castillo Suarez: “Trapezista izan nahi dut” ; idaztera bultzatzen duten arrazoiez eta idazlearen paperaz hausnartzen duen saiakera zorrotz eta intimista.

Patziku Perurena: “Akola“; filologiaren esparru akademikotik abiatuta euskal izana euskal izenen ahozko lekukotzetan bilatzen du Goizuetako idazleak.

Patxi Zabaleta: “Nafarroako historiaren zama“; politikari eta idazle leitzarrak esaera zaharra aintzat hartu du gogoeta hau egiteko: atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu.

Santi Leoné: “Erre zirenei“; nazien basakeriaren biktima izandako emakume nafar baten istorioa ekartzen digu gogora.

Gora