Patziku Perurena LoyarteitxiPatziku Perurena Loyarte
Izena: Patziku Perurena Loyarte Goizueta, 1959. Berak aitortzen duenez, Joseba Sarrionandiari eta Eduardo Gil Berari zor die euskal literaturarekiko zaletasuna eta norbere izana eta nortasuna maitatzeko bokazioa. Olerkien bitartez eman zuen bere burua ezagutzera, “Joannes d'Iraolaren poema bilduma” (1985) liburuarekin, eta poesia lantzen jarraitu badu ere, bestelako alorretan ere nabarmendu da: pentsalari eta artikulugile lanetan, besteak beste (“Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak”, “Marasmus femeninus”, “Dakiguna ikasten”…). Ikerketa filologikoa ere landu du “Euskarak sorgindutako numeroak eta Koloreak euskal usarioan” eta baita lan etnografikoa ere “Leitzako errege-erreginak”.Idatzitako Artikulu Guztiak (3) | Apirila, 2011

Haizea zakar omen zebilen, hegoa gainera, eta auskalo nola, suak hartu Urrutine, Beltran traperoaren etxea, hain juxtu. Handik zabalduko zen beste 23 etxetara, bizpahiru orduren buruan. Bi atso ohartu omen ziren aurrena, eta plazan oihuka hasi: «Sua, sua!…Urrutinen sua!». Egunero bezalatsu, paseoan omen zebiltzan hiru Joanak ere: «Deskarga» apeza, «Arano» tratalaria eta «Ostatukoa». Sua bistatu bezain pronto…