“Molekula pertxenta eta bere ispiluko islada haserretu zireneko istorioa” (edo kiralitatea eta molekulen propietateak)
Bazen behin molekula oso pertxenta bat, limoi usainekoa. Perfume berriak sortzeko prozesuetan, oinarrizko usainen artean askotan aukeratzen zuten, eta oso harro zegoen horregatik. Orduak ematen zituen ispiluaren aurrean: “ispilutxo, ispilutxo, zein da munduko molekularik zoragarriena?”. Eguna joan eta eguna etorri galdera bera egiten zuen ispiluari begira, eta bere islada aspertzen hasia zegoen gure molekula pertxentaren harrokeriaz. Eskarmentu on bat merezi…



