Angel LertxundiitxiAnjel Lertxundi
Izena: Angel Lertxundi Orio, 1948. Euskal literaturaren erreferentzietako bat da Anjel Lertxundi, Andu, Zarautzen bizi den idazle oriotarra. Haur eta gazte literaturan asko aritua da, esaterako: Tristeak kontsolatzeko makina (1981), Gizon kabalen piurak (1982), Tresak eta kordelak (1993) eta Nire kuleroak (1999). Saiakerak eta itzulpenak ere baditu; dudarik gabe, ordea, idatzi dituen nobelak dira bere lanik ezagunenak: Hamaseigarrenean aidanez izan zen aurrenekoa 1983an, Otto Pette (1993) mugarri izan zen bai bere ibilbidean eta euskal literaturan oro har; gero idatzi zituen batzuk aipatzearren, Argizariaren egunak 1998an, Zorion perfektua 2002an eta Ihes betea 2006an. 1982an Euskal Idazleen Elkarteko presidente izan zen, hura sortu berritan. Zarauzko haur eta gazte literaturako Lizardi Sariaren bultzatzaileetakoa izan zen 1983an. Berria egunkaria sortu zenetik, egunero idazten du zutabe bat bertan.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Urria, 2008
Literaturak gutxi hitz egin du zientziari buruz, bere bizitza zientziari eskaini dion heroi gutxi dago literaturaren orrietan. Adibide ezagun bi jartzeko: Barojaren El árbol de la cienciako Andrés Hurtado medikuntzako ikaslea da; Martín-Santos-en Tiempo de silencioko Pedro, aldiz, minbiziaren kontrako erremedioak ikertzen ari den zientzialari bat dugu. Bi kasuotan, ordea, pertsonaien perfil zientifikoak ez dira arazo existentzial eta sozialetara hurbiltzeko aitzakiak baino, ez auzi zientifikoa lantzeko bide. Balirudike zientzialaria ez…