Felix Zubia OlaskoagaitxiFelix Zubia
Izena: Felix Zubia Olaskoaga 1974an Zarautzen jaio eta bertan bizi dena. Salbatore Mitxelena Ikastetxean egin zituen bere lehen ikasketak, Lizardi Institutuan jarraitzeko. Medikuntzan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Medikuntza Intentsiboan espezialista da. Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean egiten du lan. Bere zaletasunen artean bertsolaritza eta literatura daude. Hainbat komunikabidetako laguntzailea da, Euskadi Irratia esaterako.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Maiatza, 2008
Bakterioak naturan dauden izakirik sinpleenetakoak dira. Zelulabakarrak dira egituraz eta prokariotoak, hau da, mintz nuklearrik gabeak, bere material genetikoa zitoplasman igerian dabilelarik. Bere espezie ezberdinak milioika zenbatu ditzakegu, eta naturan toki guztietan aurki daitezke.
Gizakiarekin daukaten harremana historia bezain zaharra da. Bakterio hauetako asko sinbiosian bizi dira gure barnean, eta bizitzarako derrigorrezkoak dira, bitaminak xurgatzen laguntzen