Urte bukaera heltzear dela eman du uzta berria Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitalak; orain arteko bideari segituz, gai edo lotura egingo duen motibo berezirik gabe, egile bakoitzak beretik eman du pentsamenduaren inguruko aldizkari hau hornitzeko adina.
Bidaia moduan irudikatuko bagenu, Arantzazun hasi beharko genuke erromesaldia; izan ere, Oliteko monastegitik Arantzazura eraman dute, maiatzeko egun batez, Javier Álvarez de Eulate frantziskotarra. Laurogeita hamar urtetik gora dituen artista eta lagun handia duen horri, “A…
Aurreko zenbakian nafarrak izan ziren protagonista gure Gustav-eko koadernoak aldizkariko artikuluetan eta, azken-aurrekoan, ostera, 1638ko Hondarribiko Setio Handia izan zen gai nagusia. Hondarribiko zenbaki hartako artikuluak, gainera, urte bukaera aldera liburu batean argitaratuko ditugula jakinarazteko moduan gara.
Abuztuko zenbakian, Nafarroa utzi gabe, Gipuzkoatik barrena, Santiagorako erromesaldian kostako bideari segitzea proposatzen dizuegu, gero handik atera eta hainbesteko zer esana, iritzi-sorta eta polemika sortzen ari den Iruña-Veleiako aztarnategian bukatzeko. Lau artikulutan hori dena…

Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitalaren ale berria kalean da jada edo, hobe esan sarean, www.gustav-koadernoak.com helbidean. Honako alea osatzeko garaian, saiakeren egileak jatorri geografiko berbera izatea nahi izan dugu: Nafarroa.
Arragoa, anaia zaharra edota behinolako Reynoa, gure euskal mundutxoaren eguneroko tertulietan eztabaida askoren gai eta eztabaidagune da Nafarroa. Historiatik hasi…