J.M. Olaizola - Txiliku -itxiJ.M. Olaizola - Txiliku -
Izena: J.M. Olaizola - Txiliku - Zarautz, 1951. Jesus Mari Olaizola Lazkano da bere grazia, "Txiliku" esaten diotena. Ingeniaritza Tekniko ikasketak egin zituen, inoiz aritu ez bada ere ikasitako langintzan, kimikari gisa, alegia. Irakasle-ikasketak ere egin zituen eta dozena bat urtez irakaskuntzan jardundakoa da. Aspaldi honetan, dena dela, eskolarako liburuak prestatzen ditu, zientziaren arlokoak batez ere. Literaturaren alorrean, haur eta gazteentzat idatzi izan du Txilikuk, batik bat, (“Katixa
eta Kroko", "Kikik koko nahi du”, “Axa, mixa, zillarra”…) baina baita helduentzako ere (“101 gau”, “Bizitza eredugarriak”). 2004. urtean Haur eta gazte literatura sailean Euskadi saria irabazi zuen Osaba Bin Floren liburuarekin.Idatzitako Artikulu Guztiak (3) | Apirila, 2009
Idatzi bakoitzak izan ohi du bere historia, eta honena 2009ko otsailean hasten da.
Hilabete horretan erakusketa bat izan zen Sanz-enean, Piztiarioa izeneko grabatu-liburu batena. Grabatuak Juan Luis Baroja Colletenak ziren eta testuak nireak. Erakusketa ireki zen egun berean, Gustav aldizkari elektroniko honetarako idazki bat eskatu zidaten, eta horrelaxe nahastu ziren gauzak, eta hasi zen jaiotzen lantxo hau.
Piztiarioak (Bestiarium vocabulum, latinez) izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian Erdi Aroan …
J.M. Olaizola - Txiliku -itxiJ.M. Olaizola - Txiliku -
Izena: J.M. Olaizola - Txiliku - Zarautz, 1951. Jesus Mari Olaizola Lazkano da bere grazia, "Txiliku" esaten diotena. Ingeniaritza Tekniko ikasketak egin zituen, inoiz aritu ez bada ere ikasitako langintzan, kimikari gisa, alegia. Irakasle-ikasketak ere egin zituen eta dozena bat urtez irakaskuntzan jardundakoa da. Aspaldi honetan, dena dela, eskolarako liburuak prestatzen ditu, zientziaren arlokoak batez ere. Literaturaren alorrean, haur eta gazteentzat idatzi izan du Txilikuk, batik bat, (“Katixa
eta Kroko", "Kikik koko nahi du”, “Axa, mixa, zillarra”…) baina baita helduentzako ere (“101 gau”, “Bizitza eredugarriak”). 2004. urtean Haur eta gazte literatura sailean Euskadi saria irabazi zuen Osaba Bin Floren liburuarekin.Idatzitako Artikulu Guztiak (3) | Urria, 2008
Gaur egun ia ziurtzat jotzen da gizaki guztion antzinako arbasoak Afrikako ekialdekoak zirela, hau da, gizaki guztiok Afrikako haien ondorengo garela, eta, neurri handiago edo txikiagoan, denok ahaide garela.
Anaidia unibertsal honek, ordea, ez digu barrena lasaitzen, eta denok berdinak garela esan arren, batzuek besteak baino berdinagoak garela pentsatzen dugu maiz, Etxaldeko abereak-en txerri iraultzaileetako batek pentsatzen zuen bezala.
Bere herritartasunaren kontzientzia hartzen duen edozein herrik badu joera bere burua munduaren erdian…
J.M. Olaizola - Txiliku -itxiJ.M. Olaizola - Txiliku -
Izena: J.M. Olaizola - Txiliku - Zarautz, 1951. Jesus Mari Olaizola Lazkano da bere grazia, "Txiliku" esaten diotena. Ingeniaritza Tekniko ikasketak egin zituen, inoiz aritu ez bada ere ikasitako langintzan, kimikari gisa, alegia. Irakasle-ikasketak ere egin zituen eta dozena bat urtez irakaskuntzan jardundakoa da. Aspaldi honetan, dena dela, eskolarako liburuak prestatzen ditu, zientziaren arlokoak batez ere. Literaturaren alorrean, haur eta gazteentzat idatzi izan du Txilikuk, batik bat, (“Katixa
eta Kroko", "Kikik koko nahi du”, “Axa, mixa, zillarra”…) baina baita helduentzako ere (“101 gau”, “Bizitza eredugarriak”). 2004. urtean Haur eta gazte literatura sailean Euskadi saria irabazi zuen Osaba Bin Floren liburuarekin.Idatzitako Artikulu Guztiak (3) | Maiatza, 2008
Tanzaniako iparraldean bada Sadiman izeneko sumendi bat Laetoliko eskualdean. Duela 3.700.000 bat urte erupzioa izan zuen sumendi horrek, eta erupzioaren ondoren, sumenditik 20 kilometrora (Laetoliko eskualdean, beti ere) lurraren gainean 15 cm-ko errauts geruza zuri eta laua geratu zen. Gero, eskualde hartako euri leun eta goxoak lokazti bihurtu zituen errauts haiek, eta, Laetoliko animaliek…