Pello EsnalitxiPello Esnal
Izena: Pello Esnal Andoain, 1950. Pedagogian lizentziatua da ikasketaz, irakaslea lanbidez, eta ahozko euskarari eta literaturari dago emana zaletasunez. Literatur genero ia guztietan aritu da: bertso-idatzietan hainbat eta hainbat sariketa irabazitakoa da, eta Itzuliko naiz bertso-liburua argitaratu zuen 1995ean; haur eta gazte literaturan ere makina bat publikazio ditu: Malkos (1990), Nabukodonosor (1991), Zazpi kolore ditu ostadarrak (1991), Azeri-zuloa (2001) eta Egundokoa haiz, Segundo (2005); saiakeran Manuel Lekuona saria eman zioten 1989an Uztapideri buruzko lan batekin; 1997an Txomin Agirre saria irabazi zuen Nada de agua en Madrid nobelarekin. Euskaltzain urgazlea da 1991z geroztik.Idatzitako Artikulu Guztiak (1) | Urria, 2008
Iraultza kopernikarraren premia euskararen hizkuntz politikan
Hilabete gutxiko tartearekin, bi liburu bikain bezain pozgarri eskuratu ditugu zarauztarrok: Zarautz hizketan, 2007ko udazkenean, eta Sasi guztien gaiñetik, 2008ko udaberrian.
Lehenengoa zer den izenburuaren pean ageri da, liburua zabaldu orduko: “Zarauzko ahozko ondarearen bilketa eta azterketa: hizkera eta etnografia”. Bost lagunek egin dute, Zarauzko Udalak emandako beka bati esker: Aintzane Agirrebeñak, Belen Maizek, Fernando Muniozguren zenak, Asier Sarasuak eta Miren Zabaletak. Zarauzko Udalak…