1638ko Hondarribiko Setio Handiari eskainitako monografikoaren sarrera
2008. urtean Hondarribiko Setio Handiaren 375. urteurrena bete zen. Liburu askotan aipatutako gertakaria izan arren, setioaren nondik norakoak eta eragin zituen ondorio historiko funtsezkoak ez ditu ez historiografia espainiarrak ezta frantziarrak ere aintzat hartzen. Gauzak horrela, Hondarribiko Udalak Setio Handiaren nondik norakoak ezagutzera emateko ikerketa eta gizarteratze programa bat antolatzea eskatu zion Zehazten Zerbitzu Kulturalak erakundeari. Burututako ekintzetako bat setioari buruzko hitzaldi zikloa da, Gustav-eko Koadernoak aldizkariko ale honetan monografiko…




Joandako otsailaren 12ko goizaldera izandako denborale latzak, txikizio ugari eragiteaz gain, urte askoan hondarpean egondako Gustav itsasontzi zaharraren saihetsak agerian utzi ditu, gure historia luzearen atal hau ahantz ez dezagun edo. 1874ko azaroren 12an ekaitz gogorrak astindurik eta beste erremediorik ezean, Karlisten gudarosteak setiatua zuen Getariako kaira zuzendu zen Gustav bergantina babes bila. Itsasoaren haserreak eragindako