Carlos Rilova Jericó
Donostia, 1967. Historia Moderno eta Garaikidean Lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 1992an; doktore egin zen Historia Garaikidean (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2007) Fermín Lasala y Collado, Mandas-eko dukeari buruzko tesi batekin. Ikerketa lanak 1995ean hasi zituen, eta batik bat XVI. mendetik XX.era bitarteko Espainiako eta Euskal Herriko Historia politiko, sozial eta kulturala aztertu ditu. Hainbat publikazio idatzi ditu gai horien inguruan.





