Gustav-eko Koadernoak
RSS sindikazioa
Gustav-eko Koadernoak

Zarauzko Udala
Elkarte Honek Zarauzko Udalaren Laguntza Jasotzen du

Gipuzkoako Foru Aldundia

J.M. Olaizola “Txiliku”

Zarautz, 1951. Jesus Mari Olaizola Lazkano da bere grazia, “Txiliku” esaten diotena. Ingeniaritza Tekniko ikasketak egin zituen, inoiz aritu ez bada ere ikasitako langintzan, kimikari gisa, alegia. Irakasle-ikasketak ere egin zituen eta dozena bat urtez irakaskuntzan jardundakoa da. Aspaldi honetan, dena dela, eskolarako liburuak prestatzen ditu, zientziaren arlokoak batez ere.

Literaturaren alorrean, haur eta gazteentzat idatzi izan du Txilikuk, batik bat, (“Katixa eta Kroko”, “Kikik koko nahi du”, “Axa, mixa, zillarra”…) baina baita helduentzako ere (“101 gau”, “Bizitza eredugarriak”). 2004. urtean Haur eta gazte literatura sailean Euskadi saria irabazi zuen Osaba Bin Floren liburuarekin.

Idatzitako Artikulu Guztiak

Gora