Gustav-eko Koadernoak
RSS sindikazioa
Gustav-eko Koadernoak

Zarauzko Udala
Elkarte Honek Zarauzko Udalaren Laguntza Jasotzen du

Gipuzkoako Foru Aldundia

Nor Gara

Aldizkaria lau lagunek jarri dute martxan (2004ko maiatzean), eta beraiek osatzen dute erredakzio kontseilua:

Martin Etxeberria Garro (Zarautz, 1974). Idazlea; poesia landu du bakarka eta haur literatura eta eleberriak anaiarekin batera, hamar argitalpen baino gehiago ditu plazaratuak argitaletxe ezberdinetan. Haur literaturako Lizardi saria eta Joseba Jaka beka irabazi ditu. Salbatore Mitxelena Ikastolako administrazio-taldean egiten du lan.

Xabier Alberdi Lonbide (Zarautz, 1969). Historian doktorea, EHUko Filologia eta Geografia eta Historia Fakultateko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailean. Ikerketari emana bizi da egun, indusketak egitea izanik bere zeregin nagusia. Xabier Etxaberekin batera, “Zarauzko Folklorea” izeneko ikerketa lana publikatzekotan da laster.

Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, 1974). Idazlea; eleberria eta ipuinak landu ditu bakarka eta baita bere anaiarekin batera ere, argitalpen ugari dituelarik argitaletxe ezberdinetan. Igartza beka, Lizardi saria, Basarri saria eta Joseba Jaka beka irabazi ditu. Gipuzkoako Ikastolen Elkartearentzat egiten du lan.

Xabier Etxabe Zulaika (Zarautz, 1974). Informatikari ikasketak egina, irakasle da egun Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan. Dantzaria, idazlea eta folklore ikertzailea ere bada. Nobela bat plazaratua du (”Lurtarra da begiratua”, Elkar 2004) eta folkloreari buruzko hainbat artikulu ere bai. Xabier Alberdirekin batera “Zarauzko Folklorea” izeneko ikerketa publikatzekotan da laster.

Gora