Gustav-eko Koadernoak
RSS sindikazioa
Gustav-eko Koadernoak

Zarauzko Udala
Elkarte Honek Zarauzko Udalaren Laguntza Jasotzen du

Pello Esnal

Andoain, 1950. Pedagogian lizentziatua da ikasketaz, irakaslea lanbidez, eta ahozko euskarari eta literaturari dago emana zaletasunez. Literatur genero ia guztietan aritu da: bertso-idatzietan hainbat eta hainbat sariketa irabazitakoa da, eta Itzuliko naiz bertso-liburua argitaratu zuen 1995ean; haur eta gazte literaturan ere makina bat publikazio ditu: Malkos (1990), Nabukodonosor (1991), Zazpi kolore ditu ostadarrak (1991), Azeri-zuloa (2001) eta Egundokoa haiz, Segundo (2005); saiakeran Manuel Lekuona saria eman zioten 1989an Uztapideri buruzko lan batekin; 1997an Txomin Agirre saria irabazi zuen Nada de agua en Madrid nobelarekin. Euskaltzain urgazlea da 1991z geroztik.

Idatzitako Artikulu Guztiak

Gora